XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) azpian K.a. 1400. urteko kataklismoari eta hurrengo erupzioei eutsi egin zieten eta errauspean gaur egun arte mantendu dira.

Munduan sumendi-zona aktiboenetakoa den Islandia oinarri harturik, errauts-euriak nekazaritzan eragiten duen kaltea ikertu ahal izan da.

Zientzilariek zehaztu dutenez, bertako biztanleek herriak utzi egiten zituzten erori berri zen errauts-geruza 10 zentimetro baino lodiagoa baldin bazen.

Gero ez ziren itzultzen urak eta haizeak errautsa handik eraman arte, eta horretarako hamarkadak behar izaten ziren.

Atlantidan errauts-geruzak dozenaka metro zituen.

Sumenditik 135 kilometrora itsasoaren hondoa zulatuta hartutako lagin batean errauts-geruzaren lodiera 2 metrotik gorakoa zen.

Minostar erupzioaren ondoren, Kretako erdialdea eta ekialdea (minostar estatuko alderdi landuenak eta populatuenak ziren) 10 metro baino geruza lodiagoaz estalita geratu ziren.

Beraz, han uzta osoa galtzeaz gain denbora luzerako basamortu antzua eratu zen.

Bizirik atera zirenek, alde egin behar izan zuten, noski.

Kretako hondamenaren laugarren kausa tsunamiak izan ziren.

Santoringo kataklismoan behin baino gehiagotan sortu ziren tsunami indartsuak.

Lehenengoa eztandak sortu zuen, baina agian hura ez zen handiena izango.

Seguruenik olatuek altuera handiena galdara hondoratu zenean lortu zuten.

Santorindik ekialdera 25 kilometrora dagoen Anafi irlan, hango ibar bateko buruan itsas mailatik 250 metroko altueran 5 metro lodiko tefra-geruza aurkitu dute.

Zientzilariek diotenez, tefra hori Santoringo minostar erupzioan jalki zen itsasoan eta tsunami batek eraman zuen lehorrera.